2011/10/31

Jangela

Gaur goizean Maria Rosa, jangelako arduraduna, eta Jaione begiralearen bisita izan dugu.Jangelan eduki beharreko portaeraz hitzegin dugu.
Gogoratu dugu ikastolatik jangelarako bidean ez garela korrika ibiliko, platerean jartzen digutena txukun jango dugula,pertsona guztiak, bai begiraleak eta baita ikaskideak ere, begirunez tratatuko ditugula,etb.
Oso ondo etorri zaigu jangelan jarraitu beharreko arauak gogoratzea.
Eskerrik asko Maria Rosa eta Jaione!

2011/10/26

Eguzki eklipsea
Fenomeno hau gertatzen da, Ilargiak Eguzki izpiak estali egiten dituenean. Nahiz eta Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz handiagoa izan, Ilargia Eguzkiarekin lerrokatzen denean Ilargiak Eguzkia ezkutatzen du 400 bider urrunago dagoelako.
Eguzkia erabat ilunduta ikusten dugunean eguzki-eklipse osoa deitzen diogu.
Ilargiak Eguzkiaren zati bat bakarrik estaltzen badu, eguzki-eklipse partziala esaten zaio.
                                                       Eguzki eklipseak urtean birritan gertatzen dira.
Ilargi eklipsea
Fenomeno hau gertatzen da, Ilargia Lurraren itzalaren barruan kokatzen den momentuan. Eklipse hau Lurraren hemisferio ilunetik ikus daiteke bakarrik. Ilargi betearekin gertatzen dira eklipse hauek beti, eta hiru ordukoa izatera iritsi daiteke. Ilargi-diskoa ez da guztiz iluntzen, eta fenomenoak irauten duen bitartean Ilargiak kolore gorrixka hartzen du.

2011/10/20

Maravillas del Cosmos

Lurraren errotazioa eta translazioa

Lurraren mugimenduak
1.Errotazioa: Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil.Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta mugumendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.

2.Translazioa:Lurra Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da.Mugimendu horrek urtaroak eragiten ditu.

Animazioa ikusi

Galdetegia erantzun

2011/10/14

Nur eta Irlandar gnomoa
Gure gelako Aitorrek liburu honen laburpena egin du eta gaur arratsaldean honela kontatu digu:

Netiketa

Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira.
Hau kontuan hartuta, iruzkinetan idazterakoan zaindu beharko dituzun arauak hauexek dira:
-Identifikatu, hori da, esan nor zaren.
-Ez idatzi LETRA LARRIZ. Maiuskulaz idaztea ez dago bat ere ondo ikusita Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
-Idatzi baino lehen, pentsatu.
-Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
-Ez iraindu inor sarean.
-Iruzkina bidali baino lehen, berrikusi.
-Besteek jakitea gustatuko litzaizukeen gauza interesgarririk esan nahi baduzu, ez izan beldurrik. Sarearen helburua, azken finean, norberak dakiena partekatzea eta elkarri laguntzea da.

2011/10/05

Unibertsoaren sorrera eta osagai nagusiak













Animazioa ikusi

Eguzki sistematik gure planetara

Formación del sistema solar

Galderak erantzun

Izarren hautsa (Laboa)

 Izarren Hautsa abestia izango da 3.zikloan landuko ditugun gai guztiei lotura emango diena. Ea gustukoa duzuen.

Gogoetak



- Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2011/10/04

Ongi etorri

Ongi etorri gure blog berri honetara. Bertan argitaratuko ditugu ziklo honetan egingo ditugun jarduerak, argazkiak, lanak, ...
Post edo testu bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu.