2012/06/19

Fotosintesia

Bideo honek fotosintesia zer den ondo ilustratzen du.



Beste bideo interesgarri bat:



Fotosintesiaren inguruan beste bideo bat:

Irakurtzeko uda

2012ko uda honetarako familia osoarentzako liburu sorta bat proposatzen dute Donostia Kulturako Liburutegiak.Hona hemen.

2012/06/13

Zorionak, Garazi!

Garazi kirolari trebea dugu eta aurten ere
Jakintzako jakialdiko krossa irabazi du.
Zorionak!


2012/06/07

2012/05/27

Ekosistema

Txanelako 6.gaiaren lehenengo atalean  EKOSISTEMAK definitzen dira:Toki bakoitzeko inguruak eta han bizi diren bizidunek osatzen duten sistemari deitzen diogu ekosistema.

Hemen duzue Agrega programak ekosistemen ingruan egindako materiala, interesgarria benetan.



Elhuyar Fundazioak landu duen unitate praktikoa ikusi eta lantzeko aukera duzu:

Bideo honek ere ekosistema zer den ulertzen lagunduko digu.



YouTube-ko bideo hau ere interesgarria da:

2012/05/23

Robert Moog

Gaurko doodle-n Robert Moog-en jaiotza ospatzen da. Zergatik da ezaguna gizon amerikar hau? Musika elektronikoaren sortzaile izan zen eta horretarako musika tresna berezi bat asmatu zuen, sintetizadorea hain zuzen ere.Klikatu hemen eta musika sortu eta grabatzeko aukera izango duzue.

2012/05/21

Premio Espiral Edublogs 2012

Hona hemen lehiaketa honetan saritu diren blogak. Gurea hobetzen jarraituko dugu, ea datorren urtean txiba lortzen dugun.


Koldo Mitxelena literatur lehiaketa 2012

Hona hemen gure gelan aurkeztutako ikasle batzuen ipuinak eta komikiak.Ez dute saririk jaso baina harro daude lehiaketan parte hartu izanagatik.Datorren urtean izango da!
5.A gelako Ekain Arzallus zoriondu behar dugu, bertso atalean saria lortu du eta. Ekain, zorionak!
Hemen saritutako bertsoak irakurtzeko aukera duzue.
Hemen kategoria guztietan saritutakoak.

2012/05/16

Vokia egiteko instrukzioak

Hemen duzuen artxiboan vokiak egiteko instrukzioak daude.Animatu zaitezte bat egiten Kevin-i bidaltzeko, azkarrago sendatuko da eta.

Métrica

Pincha aquí.Aprenderás a distinguir una obra literaria escrita en prosa o verso, diferentes tipos de rimas,poemas, poetas, versos, estrofas,etc.

2012/04/25

Aita, zonbia naiz



Animaziozko film original honek Zonbi, Sorgin eta Gaueko Izaki askoz jositako abentura kutun eta zirraragarria eskaintzen digu. Bertan DIXIE neska erreboltari mukerrak Bizitzaren arazoei aurre egiten ikasi beharko du, ez-Hildakoen artean ibili eta gero.

Pelikula ikusi duzuenez, iruzkinak egitera animatzen zaituztet!

2012/04/22

Liburuaren eguna

Bihar, apiririlaren 23a,Liburuaren Naziaorteko Eguna ospatuko da.Miguel de Cervantes eta William Shakespeare  idazleak 1616ko apirilaren 23an hil ziren.Horregatik hartu da data hau liburuaren eguna ospatu eta irakurketa sustatzeko.KLIK hemen. KLIK hemen.
Irakurketak gizartean eta pertsonen garapenean duen garrantzia nabarmentzeko asmoz, 1995.urtean UNESKOk apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen.
Guk gelan egun berezia egingo dugu: Norberaren gustuko liburua aurkeztu eta zatitxo bat irakurri, Cervantes-en inguruan pelikulatxo bat ikusi,...

 

Gaur, apirilaren 22a, Lurraren nazioarteko eguna ospatzen da.
KLIK hemen


5000 bisitaldi!

 

2012/03/30

                                                         Oporrak heldu dira! 


2012/03/27

2012/03/19

Lurraren irudikapenak

Koordenatu geografikoak lantzeko AGREGA-k gastelaniaz proposatzen dituen ariketak interesgarriak dira.
CLIC

2012/03/14

Gosari osasuntsua

Gaur GOSARI OSASUNTSUA jardueran parte hartu dugu.Lehendabizi bideo batek gogorarazi digu gosariaren garrantziaz eskolan emaitza onak izateko eta bilakaera fisiko hobea izateko.Ondoren gosaltzeari ekin diogu:esnea,ogia,olioa ogia bustitzeko eta fruta.Bukaeran mahaiak jaso eta ikastolara energiaz beteta  itzuli gara.

2012/03/12

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

1

1967.urtetik Haur Liburuaren Naziaorteko Eguna apirilaren 2an egiten da da, Hans Christian Andersen-en jaiotza ospatzen den egun berberean.
Urtero idazle ezagun batek mundu guzira zabalduko den mezua idazten du. Aurten Mexikoko Francisco Hinojosa idazleak idatzi du  "Ba zen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina".

Bideo ikusgarria



COMBO a collaborative animation by Blu and David Ellis (2 times loop) from blu on Vimeo.

2012/03/06

Igerabideren bisita





Kaixo Igerabide
ongi etorria
pozik joango zara
gu gaur ikusita.


Zure liburu eta
poema guztiak
irakurri ditugu
behintzat bai gehienak.





Idazleen artean
ona zu zaitugu
liburuak hamaika
direla dakigu.

Begiak zabal zabal
belarriak garbi
zuk duzu orain hitza
guztiok eseri.




                                                        




2012/02/19

Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona

Gai berriari hasera emateko hona hemen Peter Manzelen bideo interesgarri bat.Argazkilari honen lanean munduko hogeita lau nazioetan astebetean zer eta zenbat jaten den isladatu du.

2012/02/14

Repaso de Lengua


  • Aquí tenéis un archivo interesante para trabajar los diptongos e hiatos.
  • Aquí otra página para los adjetivos
  • Verso y prosa.Aquí leed sólo los dos primeros apartados.












http://www.slideshare.net/profelengua/diptongos-e-hiatos-2

2012/02/01

Igartubeiti baserrirako bisitaldia

Euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzeko aukera eskaintzen du Ezkio-Itsason kokatua dagoen baserriak.Gu gaur han izan gara eta hona hemen txangoaren argazkiak.
Baserriaren web orria.

2012/01/27

Welsh children singing Basque song (Ilargia by Ken Zazpi)



Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
Na na na na na na na na
na na na na na na na na.
Eusten nauen soka zara ta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena.
Na na na na na na na na
na na na na na na na na
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irrifarrez, gero minez eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
Na na na na na na na na
na na na na na na na na
Esan sentitzen dudana ez dela egia
une baten sinisteko ez garen guztia.
Na na na na na na na na
na na na na na na na na
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irrifarrez, gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
Na na na na na na na na
na na na na na na na na...

2012/01/23

Ipuinak,komikiak,bertsoak,...


2012/01/22

2012-ko haurren danborrada

Hona hemen aurtengo danborradako argazkiak
BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
(H)URA DA SANTUA
(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
(H)OR DI(H)OAZ
JOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA¡
DANTZARA¡
DONOSTIARREI OI(H)U
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI